2017(e)ko azaroaren 28(a), asteartea

4. MAILA

Hona hemen, 4. mailako ikasleek irakurri dituzten liburu batzuk:



IZENBURUA: CARNAVAL EN VENECIA

IDAZLEA: Tea Stilton

LABURPEN TENTAGARRIA: Tearen Veneziako bi lagunek bertara joateko gonbidapena luzatuko die Tea eta bere lagun Colette, Paulina, Violeta eta Nicky-ri. Venezia oso handia irudituko zaie heltzean.
Festa batera gonbidatzen dituzte eta bertara jaoten direnean... zer gertatuko ote da?

IRITZIA: Oso dibertigarria eta abentura askokoa da.

IKASLEAREN IZENA ETA GELA: Elene Taboada Muruamendiaraz LH 4A.

------------------------------------------------------------------



IZENBURUA: TERCER VIAJE AL REINO DE LA FANTASÍA

IDAZLEA: Geronimo Stilton

LABURPEN TENTAGARRIA: Maitagarrien erregina salbatzeko laguntza behar dute. Dragoekin eta zaldiekin saiatuko dira laguntzen. Erregina salbatzea lortuko al dute?

IRITZIA: Oso polita eta dibertigarria.


IKASLEAREN IZENA ETA GELA: Ariane Martinez Serrano LH 4A.

------------------------------------------------------------------



IZENBURUA: TERCER VIAJE AL REINO DE LA FANTASÍA

IDAZLEA: Geronimo Stilton

LABURPEN TENTAGARRIA: Geronimo Stilton lasai dago. Lana bukatzean etxera doa eta heltzen denean dragoi bat agertuko zaio. Zer gertatuko da?

IRITZIA: Oso polita eta usaintsua.


IKASLEAREN IZENA ETA GELA: Lara Cabrejas Moreno  LH 4A.

2017(e)ko urriaren 30(a), astelehena

3. MAILA

Hona hemen, 3. mailako ikasleek irakurri dituzten liburu batzuk:


IZENBURUA: ARBI ERRALDOIA

IDAZLEA: Alexei Tolstoy

LABURPEN TENTAGARRIA: Hasi da nahikoa arbi hori" esan zuen goiz batean nekazariak. Baina ezin zuen lurretik atera. Laguntzaile asko izan zituen, baina arbia ez zen mugitzen.

Lortuko dute ateratzea? Nahi baduzu jakin lortzen duten irakur ezazu ipuin polit hau.

IRITZIA: Gomendatzen dut ipuin istorio bikaina, testu erraza eta marrazki ederrak dituelako.


IKASLEAREN IZENA ETA GELA: Ekiñe González LH 3.maila B.




IZENBURUA: LORE ABENTURAZALEA

IDAZLEA: Begoña Ibarrola

LABURPEN TENTAGARRIA: Udazkenean haizea eta hotza heldu ziren, eta lore guztiak hasi ziren dardaka. Egunak laburtu egin ziren, gauak luzatu eta lorategia atseden hartzeko prest zegoen. Bitxilili oso lore jkainguratsua zen eta elurra ikusi nahi zuen. Lortuko zuen bere ametsa betetzea?

IRITZIA: Loreen mundua gustatzen bazaizue liburu hau irakur ezazue. Gainera, oso marrazki politak ditu eta irakurtzeko erraza eta motza da.

IKASLEAREN IZENA ETA GELA: Irati Arkotxa LH 3.maila B.




IZENBURUA: IGEL AZKARRA

IDAZLEA: Antoni Cuadrench

LABURPEN TENTAGARRIA: Bazen behin igel bat. Buruz oso azkarra zen eta zingira batean bizi zen. Asperturik zegoen beti leku baerean egoteaz eta egun batean maleta presatatu eta iparraldera joan zen abentura bila.

Nora joan zen? Itzuli zen bere etxera bizitzera?

IRITZIA: Barre asko egin dut igelaren abenturak irakurtzerakoan. Erreza da irakurtzeko dta marrrazki oso politak ditu..

IKASLEAREN IZENA ETA GELA: Uxue Bernal LH 3.maila B.




IZENBURUA: ZERGATIK EZ DU KANTATZEN TXANTXANGORRIAK?

IDAZLEA: Xabier Mendiguren Elizegi

LABURPEN TENTAGARRIA: Gaur mendira joan gara denok roulotean: aita, ama eta hirurok. Bazkaltzen garela txantxangorri bat sartu da lehiotik. Etxera heldu garenean kaiola batetan sartu dugu. Txori oso polita da bina ez du kantatzen.

Zergatik uste duzu ez duela kantatzen?

IRITZIA: Asko gustatu zait istorioa. Ulertu dut txantxangorriak zergatik ez zuen nahi abestea, kartzela batean sentitzen zelako.

IKASLEAREN IZENA ETA GELA: June Tabares LH 3.maila B.





IZENBURUA: BASOKO LOTI EDERRA

IDAZLEA: Mikel Desclot

LABURPEN TENTAGARRIA: Baziren behin errege eta erregina bat. Honek neskatila eder bat izan zuen. Gurasoek inguruko maitagarri guztiak gonbidatu zituzten ospatzeko, bakoitzak bere dohainak eman ziezaion haurtxo jaio berriari. Baina maitagarri zahar ipurterreak hau esan zion:

- Egunen batean haria egiteko ardatzarekin eskua zulatuko duzu eta hil egingo zara.

Hilko ote da Loti Ederra?

IRITZIA: Nire amak txikia nintzenean ipuin hau askotan irakurtzen zidan eta betidanik oso polita iruditu zait.

IKASLEAREN IZENA ETA GELA: Maialen Arregi LH 3.maila B.




IZENBURUA: PINOTXO

IDAZLEA: Carlo Collodi

LABURPEN TENTAGARRIA: Toskanako Geppetto izeneko zurgin zahar batek Pinotxo izeneko zurezko txontxongilo bat sortu du. Sortzaileak Pinotxo benetazko mutiko bat izan dadin nahi du. Maitagarri Urdinak Geppetto Desioa egi bilakatu eta txontxontiloari bizia emango dio, baina mutikoak zurezko gorputza izaten jarraituko du.

Maitagarriak Kilker Hiztunari Pinotxoren borondatea kontzientzia edo borondatea izateko ardura emango dio, mutkoa arazoetatik urrundu eta egoera zailetan aholkuak eman diezaizkion. Pinotxok Kilker Hiztunari ez dio jaramonik egiten, bere aita Geppettorengaran itzultzeko hainbat arazo edo oztopo gainditu beharko dituelarik, azkenean aita-semeak berrelkartzean Pinotxo benetazko mutiko bat bilakatuko da.

IRITZIA: Asko gustatu zait panpin bat mutil bat izatea eta berak izan dituen abenturak.

IKASLEAREN IZENA ETA GELA: Kaottr Essabbane LH 3.maila B.




IZENBURUA: GAUR BETE DITUT SEI URTE

IDAZLEA: Maria Antonia Savall

LABURPEN TENTAGARRIA: Gaur bete ditut sei urte. Zer dira asko ala gutxi? Galdera hau egin diet nere lagunei, familiakoei, andereñoari... eta bakoitzak erantzun ezberdin bat eman dit.

Nahi al dituzu jakitea erantzunak?

IRITZIA: Oso istorio polita da eta marrazki zoragarriak ditu. Gainera neretzat urteak betetzea garrantzizkoa da eta konturatu naiz denontzat dela gustokoa.

IKASLEAREN IZENA ETA GELA: Kaottr Essabbane LH 3.maila B.







2017(e)ko ekainaren 19(a), astelehena

IRAKURZALETASUNA

Ondorengo loturan txikien irakurzaletasuna sustatzeko 9 aholku eta 15 minutuko bideo bat aurkituko dituzu:


2017(e)ko maiatzaren 22(a), astelehena

3. MAILA




IZENBURUA: LA MONTAÑA PARLANTE

IDAZLEA: Tea Stilton

LABURPEN TENTAGARRIA: El club de Tea va a Australia. Tienen que buscar la cueva de los aborígenes para salvar a las ovejas de Nicky. Para eso tienen ayuda de tres personas. Para llegar a la cueva, tienen que atravesar un laberinto ¿Llegarán a la cueva de los aborígenes?

IRITZIA: Me ha gustado mucho y he aprendido mucho.


IKASLEAREN IZENA ETA GELA: Elene Díaz Díez 3A.


- - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - -





IZENBURUA: EL MISTERIO DEL PORTERO FANTASMA

IDAZLEA: Roberto Santiago

LABURPEN TENTAGARRIA: Un niño que se llamaba Den Wao fue a un colegio nuevo. Era muy bueno en todo, por ejemplo en matemáticas y de portero jugando al fútbol. De portero era muy bueno porque utilizaba la mente para parar los tiros y ganar los partidos ¿Qué pasará con Deng Wao y su equipo?

IRITZIA: Muy divertido.


IKASLEAREN IZENA ETA GELA: Eneko Gurrutxaga  Aranguren 3A.


- - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - -

2017(e)ko apirilaren 23(a), igandea

4. MAILA


IZENBURUA: XANGAIKO PIRATAK

IDAZLEA: Christian Jolibois

SINOPSIA: Aglaek Helena printzesari lagundu behar dio bidaia luze batean Suitzako ikastetxe dotore bateraino. Baina, Txinako itsasoan, ustekabean piratek ontziari eraso egiten diote eta biek beren indarrak eta abilezia elkartu beharko dituzte piratak menderatzeko.


IKASLEAREN IZENA ETA GELA: Maider Gil LH 4B.

- - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - -



IZENBURUA: MAHAJAREN KATUA

IDAZLEA: Christian Jolibois

SINOPSIA: Aglae Indiara doa eta han zeregin garrantzitsu bat du: Safya printzesa lur jota dago bere lagunik maiteena modu misteriotsuan desagertu delako Talalanpurreko jauregi dotorean. Azkenean, Aglaek aurkituko du desagerturiko lagun misteriotsu hori.

IKASLEAREN IZENA ETA GELA: Leire Andoana LH 4B.

- - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - -



IZENBURUA: BESTE JOSTUNXOA

IDAZLEA: Maria Teresa Aretzaga

SINOPSIA: Ba al duzue gogoan jostuntxo ausartaren ipuina? Urrun-urruneko herrialde bateko errege bihurtu zen jostun bat izan zen, aurrekoarekin zerikusirik ez zuena. Nik bere estatua ikusi nuen eta neskatxo batek jostuntxo horren abenturak kontatu zizkidan. Eta neuri kontatu bezala, neuk ere zuei kontatuko dizkizuet.

IKASLEAREN IZENA ETA GELA: Iraia Quintana LH 4B.
- - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - -



IZENBURUA: AURKITU ANIMALIAK OIHANEAN

IDAZLEA: Jose Antonio Sarasola

IKASLEAREN IZENA ETA GELA: Ander Oregi LH 4B

IRAKURZALETASUNA BULTZATZEKO 6 IDEIA IKARAGARRI

Apirilak 23

Ondorengo loturan irakurzaletasuna bultzatzeko 6 ideia ikaragarri aurkituko dituzue:

2017(e)ko otsailaren 6(a), astelehena

3. MAILA




IZENBURUA: LAMIA ETA HARGINA

IDAZLEA: Antton Irusta eta Enrique Morente

PROTAGONISTA: Lamia eta Hargina

LABURPEN TENTAGARRIA: Egun batean Hargin batek lamia bat ikusi zuen. Harginak desioak eskatu zizkion. Pozik ez zegoenez gero eta desio gehiago eskatzen zizkion. Baina horrela ere ez zuen pozik egotea lortzen. Zer gertatuko zaie Lamia eta Harginari?

IRITZIA: Oso dibertigarria da.

IKASLEAREN IZENA ETA GELA: Ane Arrieta Elguero LH 3A

- - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - -



IZENBURUA: GERONIMO STILTON. TERCER VIAJE AL REINO DE LA FANTASÍA

IDAZLEA: Elisabetta Dami

PROTAGONISTA: Geronimo Stilton

LABURPEN TENTAGARRIA: Egun batean Geronimo Stilton lotan zegoen. Amets arraro bat zuen. Dragoi bat bere logelara etorri eta eraman egiten du. Nora eramango ote du? Zer gertatuko ote da?

IRITZIA: Oso dibertigarria da. Usainak ditu eta barregarria da.

IKASLEAREN IZENA ETA GELA: Adei Garmendia Goikoetxea LH 3A

- - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - 



IZENBURUA: MARKEL GELAZIKIN

IDAZLEA: Leire Bilbao eta Eider Eibar

PROTAGONISTA: Markel

LABURPEN TENTAGARRIA:
- Markel, zer esan dizut?!
- Zer?
- Zer esan dizut orain dela bost minutu? Zer orain dela ordubete? Zer atzo? Zer herenegun?
- Zer ama?
- Zure logela txukuntzeko, txerri-korta bat dirudi eta! Aditu?!
- Bai, ama.
- Horixe bera erantzun zenidan orain dela astebete eta ez dut logela garbiago antzeman.
Zer gertatuko da?


IRITZIA: Polita eta dibertigarria izan da.

IKASLEAREN IZENA ETA GELA: Xabin Ugarte Arizabaleta LH 3A



- - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - 





IZENBURUA: EUSKALDUN BAT MARTEN

IDAZLEA: Iñaki Zubeldia

PROTAGONISTA: Unai.

LABURPEN TENTAGARRIA: Zarauzko kai txikian haurrak jolasean eta igerian zebiltzan. Arratsalde baketsu hartan, bat-batean, soinu berezi bat entzun zen Santa Barbara mendi aldean. Geroxeago, argi bat jaitsi zen goitik behera. Orduan umeak hurbildu ziren. Zer gertatuko ote da gero?

IRITZIA: Polita eta dibertigarria izan da.

IKASLEAREN IZENA ETA GELA: Uxue Montalvo Ruiz de Eguino LH 3B



- - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - 




IZENBURUA: HARRY POTTER ETA SORGIN HARRIA

IDAZLEA: J.K.Rowlling

PROTAGONISTA: Harry Potter.

LABURPEN TENTAGARRIA: Harry Potter bere osaba eta izebarekin bizi zen. Bakarrik eta triste sentitzen zen, inork ez zuelako maite etxe hartan. 11 urte pasatu ziren eta bat-batean eskutitz pila batek hegan egin zuten, Harryk eskutitz bat jaso zuen, Hogwarts eskolara eramango ziona eta bizitza aldatuko ziona. Magoa zela konturatu zen. Zer gertatuko ote da?

IRITZIA: Abenturak maite badituzue, liburu hau irakurtzea gomendatzen dizuet.

IKASLEAREN IZENA ETA GELA: Marcos Uralde LH 3B. 

2017(e)ko urtarrilaren 23(a), astelehena

ANIMAZIO JOLASAK

Ondorengo dokumentuan hainbat animazio jolas aurkituko dituzue zuen seme-alabekin jolastu ahal izateko. Animatu eta jolasaz disfrutatu!


4. MAILA





IZENBURUA: GERONIMO STILTON VIAJE EN EL TIEMPO 7

IDAZLEA: Elisabetta Dami (Geronimo Stilton)

PROTAGONISTA: Geronimo Stilton

LABURPENA: Geronimo Stilton acepta el puesto de ayudante de Trampita Stilton, para todo el tiempo que dure el programa Top Mistery: ¡A la caza de los misterios!

IRITZIA: Recomendado por ser un libro lleno de aventuras y mestios para vivirlos intensamente.

IKASLEAREN IZENA ETA GELA: Aimar Heis LH 4B

- - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - 




IZENBURUA: NUR ETA MAGIA-KANPAMENDUA

IDAZLEA: Toti Martínez de Lezea

PROTAGONISTA: Nur

LABURPENA: Uda amaitzear dago eta Nur oso kanpamendu berezi batera doa, magiazkoa. Nagusia egiten denean magoa izan nahi du eta orrain!!!! Azkenik bere lehen trukoak ikasiko ditu.

Bere magia irakasleak diren Oliver Magoa eta Txagu Magoa ezagutuko ditu, hala nola mago ikasleak, baina Nur eta bere lagunek aurkituko dituzte kanpamenduak gordetzen dituen sekretu misteriotsuak.

IKASLEAREN IZENA ETA GELA: Malen Barquero LH 4B

- - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - 




IZENBURUA: JUNIE B. JONES ETA ANAIATXO MOÑOÑOA

IDAZLEA: Barbara Park

PROTAGONISTA: Junie B.

LABURPENA: Junik anaiatxo bat izan du eta bere amonak ospitaletik etortzerakoan inoiz ikusi duen tximino moñoñoena dela esan du. Juniek benetako tximinoa dela pentsatzen du eta ikastolara joaten da.

Zer gertatuko da hau komentatzen duenean ikastolan?

IRITZIA: Niretzako oso barregarria izan da eta oso ondo pasatu dut irakurtzerakoan..

IKASLEAREN IZENA ETA GELA: -

- - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - 



IZENBURUA: JARA

IDAZLEA: Jasone Osoro

PROTAGONISTA: Jara

LABURPENA: Jarak 13 urte ditu. Ume izateari laga eta emakume bihurtzen hasi da. Baina egoera berri horrek gorputzean eta, batez ere, buruan hainbat aldaketa eragingo dizkio. Gurasoekin haserreak, lagunen konplizitatea, errebeldia, pozak eta tristurak... Denetatik biziko du orriotan gure protagonistak.

IRITZIA: Liburua polita, aparte eramaten zaitu zure emozioetaz pentsatzera.

IKASLEAREN IZENA ETA GELA: Joseba Unamuno LH 4B

2017(e)ko urtarrilaren 17(a), asteartea

IRAKURLEAREN 10 ESKUBIDEAK

Aholku hauek, Daniel Pennak idazleak idatzi zituen eta Quetin Blake ilustratzaileak marraztu. Dekalogo bat da, bertan irakurlearen 10 eskubideak adierazten dira. Idazleak behin eta berrio azpimarratzen du ez dela derrigortu behar irakurtzera, plazerez egiten den ekintza izan behar duela.



2017(e)ko urtarrilaren 9(a), astelehena

LH 6. MAILA



IZENBURUA: NUR ETA ETXE SORGINDUA

IDAZLEA: Toti Martínez de Lezea

IRITZIA: Oso polita da ipuina, gomendagarria. Ipuin honekin lortzen duzu istorioa bizitzea.

IKASLEAREN IZENA ETA GELA: Andrea Cachafeiro eta June Etxabarri. 6A




IZENBURUA: LAU SAGU OIHAN BELTZEAN

IDAZLEA: Geronimo Stilton

IRITZIA: Bere abenturengatik oso polita da. Liburua irakurtzen hasten zarenean, istorioan murgildu egiten zara.

IKASLEAREN IZENA ETA GELA: Unai Eguren eta Maren Leston. 6A



IZENBURUA: DIARIO DE GREG 11¡A POR TODAS!

IDAZLEA: Jeff Kinney

IRITZIA: Oso polita eta barregarria da, entretenigarria eta haurrei asko gustatzen zaie.

IKASLEAREN IZENA ETA GELA: Beñat eta Mikel. 6B



IZENBURUA: ISPILUEN ETXEA

IDAZLEA: Ulysses Moore

IRITZIA: Interesgarria eta benetan entretenigarria! Hasieratik bukaera arte irrikitzen mantentzen zaitu.

IKASLEAREN IZENA ETA GELA: Andoni Gonzalez. 6B




IZENBURUA: NUR ETA DORTOKEN UHARTEA

IDAZLEA: Toti Martinez de Lezea

IRITZIA: Oso interesgarria: istorio polita; liburua irakurtzen hasten zarenean bukatu arte ezin diozu irakurtzeari utzi. Guk liburua irakurtzea aholkatzen dizuegu.

IKASLEAREN IZENA ETA GELA: Maider Aramburu. 6B