2017(e)ko urriaren 30(a), astelehena

3. MAILA

Hona hemen, 3. mailako ikasleek irakurri dituzten liburu batzuk:


IZENBURUA: ARBI ERRALDOIA

IDAZLEA: Alexei Tolstoy

LABURPEN TENTAGARRIA: Hasi da nahikoa arbi hori" esan zuen goiz batean nekazariak. Baina ezin zuen lurretik atera. Laguntzaile asko izan zituen, baina arbia ez zen mugitzen.

Lortuko dute ateratzea? Nahi baduzu jakin lortzen duten irakur ezazu ipuin polit hau.

IRITZIA: Gomendatzen dut ipuin istorio bikaina, testu erraza eta marrazki ederrak dituelako.


IKASLEAREN IZENA ETA GELA: Ekiñe González LH 3.maila B.




IZENBURUA: LORE ABENTURAZALEA

IDAZLEA: Begoña Ibarrola

LABURPEN TENTAGARRIA: Udazkenean haizea eta hotza heldu ziren, eta lore guztiak hasi ziren dardaka. Egunak laburtu egin ziren, gauak luzatu eta lorategia atseden hartzeko prest zegoen. Bitxilili oso lore jkainguratsua zen eta elurra ikusi nahi zuen. Lortuko zuen bere ametsa betetzea?

IRITZIA: Loreen mundua gustatzen bazaizue liburu hau irakur ezazue. Gainera, oso marrazki politak ditu eta irakurtzeko erraza eta motza da.

IKASLEAREN IZENA ETA GELA: Irati Arkotxa LH 3.maila B.




IZENBURUA: IGEL AZKARRA

IDAZLEA: Antoni Cuadrench

LABURPEN TENTAGARRIA: Bazen behin igel bat. Buruz oso azkarra zen eta zingira batean bizi zen. Asperturik zegoen beti leku baerean egoteaz eta egun batean maleta presatatu eta iparraldera joan zen abentura bila.

Nora joan zen? Itzuli zen bere etxera bizitzera?

IRITZIA: Barre asko egin dut igelaren abenturak irakurtzerakoan. Erreza da irakurtzeko dta marrrazki oso politak ditu..

IKASLEAREN IZENA ETA GELA: Uxue Bernal LH 3.maila B.




IZENBURUA: ZERGATIK EZ DU KANTATZEN TXANTXANGORRIAK?

IDAZLEA: Xabier Mendiguren Elizegi

LABURPEN TENTAGARRIA: Gaur mendira joan gara denok roulotean: aita, ama eta hirurok. Bazkaltzen garela txantxangorri bat sartu da lehiotik. Etxera heldu garenean kaiola batetan sartu dugu. Txori oso polita da bina ez du kantatzen.

Zergatik uste duzu ez duela kantatzen?

IRITZIA: Asko gustatu zait istorioa. Ulertu dut txantxangorriak zergatik ez zuen nahi abestea, kartzela batean sentitzen zelako.

IKASLEAREN IZENA ETA GELA: June Tabares LH 3.maila B.





IZENBURUA: BASOKO LOTI EDERRA

IDAZLEA: Mikel Desclot

LABURPEN TENTAGARRIA: Baziren behin errege eta erregina bat. Honek neskatila eder bat izan zuen. Gurasoek inguruko maitagarri guztiak gonbidatu zituzten ospatzeko, bakoitzak bere dohainak eman ziezaion haurtxo jaio berriari. Baina maitagarri zahar ipurterreak hau esan zion:

- Egunen batean haria egiteko ardatzarekin eskua zulatuko duzu eta hil egingo zara.

Hilko ote da Loti Ederra?

IRITZIA: Nire amak txikia nintzenean ipuin hau askotan irakurtzen zidan eta betidanik oso polita iruditu zait.

IKASLEAREN IZENA ETA GELA: Maialen Arregi LH 3.maila B.




IZENBURUA: PINOTXO

IDAZLEA: Carlo Collodi

LABURPEN TENTAGARRIA: Toskanako Geppetto izeneko zurgin zahar batek Pinotxo izeneko zurezko txontxongilo bat sortu du. Sortzaileak Pinotxo benetazko mutiko bat izan dadin nahi du. Maitagarri Urdinak Geppetto Desioa egi bilakatu eta txontxontiloari bizia emango dio, baina mutikoak zurezko gorputza izaten jarraituko du.

Maitagarriak Kilker Hiztunari Pinotxoren borondatea kontzientzia edo borondatea izateko ardura emango dio, mutkoa arazoetatik urrundu eta egoera zailetan aholkuak eman diezaizkion. Pinotxok Kilker Hiztunari ez dio jaramonik egiten, bere aita Geppettorengaran itzultzeko hainbat arazo edo oztopo gainditu beharko dituelarik, azkenean aita-semeak berrelkartzean Pinotxo benetazko mutiko bat bilakatuko da.

IRITZIA: Asko gustatu zait panpin bat mutil bat izatea eta berak izan dituen abenturak.

IKASLEAREN IZENA ETA GELA: Kaottr Essabbane LH 3.maila B.




IZENBURUA: GAUR BETE DITUT SEI URTE

IDAZLEA: Maria Antonia Savall

LABURPEN TENTAGARRIA: Gaur bete ditut sei urte. Zer dira asko ala gutxi? Galdera hau egin diet nere lagunei, familiakoei, andereñoari... eta bakoitzak erantzun ezberdin bat eman dit.

Nahi al dituzu jakitea erantzunak?

IRITZIA: Oso istorio polita da eta marrazki zoragarriak ditu. Gainera neretzat urteak betetzea garrantzizkoa da eta konturatu naiz denontzat dela gustokoa.

IKASLEAREN IZENA ETA GELA: Kaottr Essabbane LH 3.maila B.