2018(e)ko azaroaren 27(a), asteartea

LH 5. MAILA


10-12 BITARTEKO UMEENTZAT


IZENBURUA: OIHARTZUN ISILAK

IDAZLEA: RUBEN RUIZ

ILUSTRATZAILEA: MAITE MUTUBERRIA

ARGITALETXEA: EREIN

SINOPSIA: 

“Amak azaldu zidan nire gela, nire betiko gela, moldatu nahi zuela. Hamaika poltsa prestatu zizkidan nire gauzekin. Haien artean askotariko gauzak zeuden: kirol eta musika aldizkariak, hainbat gutun eta postal, argazkiak… Baina, haien artean, aspaldiko musika kaseteekin natera, beste zinta bat aurkitu nuen:1985-1986 ikasturtea. Zer gordeko zuen kasete horrek?”

OIHARTZUN ISILAK bilaketarekin bat datozen irudiak 





IZENBURUA: PIKONDOAREN BALADA

IDAZLEA: LEIRE BILBAO

ILUSTRATZAILEA: MAITE MUTUBERRIA

ARGITALETXEA: ELKAR



SINOPSIA:

Osaba Lukasek etxe ondoko pikondoaren adarretan pasatzen du eguna, liburuak irakurriz eta kanta zaharrak abestuz. Gerra iristen denean ere, bertan ezkutaturik geratuko da, armei uko eginda, sekula gehiago arboletik ez jaistea erabakitzen duen arte. Historia Eder eta hunkigarria, Martina ilobak kontatua.

PIKONDOAREN BALADA bilaketarekin bat datozen irudiak 



  




IZENBURUA: GERRAK EZ DU IZENIK

IDAZLEA: LEIRE BILBAO

ILUSTRATZAILEA: MAITE MUTUBERRIA

ARGITALETXEA: PAMIELA

SINOPSIA: 

1937ko martxoa da Durangon. Mirentxu aspaldian isilix dago. Ez du hitz bakar bat ere egin, amama hil eta egun berean aita frontera joan zitzaizkionetik.


GERRAK EZ DU IZENIK bilaketarekin bat datozen irudiak

8-10 BITARTEKO UMEENTZAT

IZENBURUA: MARTIN

IDAZLEA: ALAINE AGIRRE

ILUSTRATZAILEA: MAITE GURRUTXAGA

ARGITALETXEA: ELKAR

SINOPSIA:

Martin desberdina da, arraroa, berezia. Askoren iritziz, behintzat. Narratzaileak ere bere burua berezitzat dauka, arraroa eta desberdina sentitzen da.  Agian gehienak ez bezala Martin miresten duelako da berezia; Martinen lagun-mina delako; iruditzen zaizkiolako Martin ez dela desberdina gauza arraroak egiten dituelako, baizik eta gauza miresgarriak egiten dituelako. Horregaitik, oso triste jartzen da Martin eskola berezi batera  eramaten dutenean.



MARTIN LIBURUA bilaketarekin bat datozen irudiak 






IZENBURUA: KLARISA UME DESAGERTUAREN KASUA

IDAZLEA: ARRATE EGAÑA

ILUSTRATZAILEA: MARI MAR AGUIRRE

ARGITALETXEA: EREIN

SINOPSIA:

Misterio eta suspense saga.
Detektibe ospetsua da Klarisa Andrea, eta desagerpen kasuetan eskarmentu handia du.
Samadi, 3 koloreko katemea, berarekin eramaten du beti.
Emozio, umore, intriga eta misterioa topa dezakegu liburu honeta, ondo pasatzeko errezeta ezin hobea.

KLARISA UME DESAGERTUAREN KASUA bilaketarekin bat datozen irudiak 






IZENBURUA: HAIZEAK HITZ, HITZAK HAIZE

IDAZLEA: ANTTON KAZABON

ILUSTRATZAILEA: JOKIN MITXELENA

ARGITALETXEA: IBAIZABAL

SINOPSIA:

Ba al dakizue nola sortu ziren lehen belartxoak? Eta lehenengo zuhaitzak? Eta aurren aurreneko xomorroak? Eta animali handiagoak? Ba al dakizue nundik gatozen? Nola sortu zen mundua?.
Munduaren sorreraren inguruko kontakizuna da, narrazio eta poesia bitartez osaturiko liburu honek gordetzen duena.




HAIZEAK HITZ, HITZAK HAIZE bilaketarekin bat datozen irudiak





IZENBURUA: IXON

IDAZLEA: ANA JAKA

ILUSTRATZAILEA: ALEX ORBE FERREIRO

ARGITALETXEA: ELKAR

SINOPSIA:

Jon du benetan izena, baina Ixon deitzen diote beti isilik egoten delako, halako batean hitz egitea ere ahaztu duen arte. Etxetik joango da orduan, eta aventura harrigarriak ezagutuko ditu gero, basoan topatzen dituen rock musikari batzuen eskutik.



IXON LIBRUA bilaketarekin bat datozen irudiak








6-8 URTE BITARTEKOENTZAT


IZENBURUA: ISPILUTXO.

IDAZLEA: PELLO AÑORGA

ILUSTRATZAILEA: JOKIN MITXELENA

ARGITALETXEA: ELKAR

SINOPSIA:

Narrazioak tonu poetikoa dauka. Mutil baten ezinegona eta zalantzak dira abiapuntua. Kontrazalean honako aipamena ageri da:”Mutelek deitu didate `neska´ eta ni sentitu naiz baztertua, eta sentitu naiz triste, oso triste, asto tristea baino tristeago, zeren ni ez banaiz`neska´. Eta joan naiz errekara negar malkoak egitera.

ispilutxo bilaketarekin bat datozen irudiak








IZENBURUA: NATURAZ GOZATZEKO ESKULIBURUA

IDAZLEA: ALICE JAMES ETA EMILY BONE

ILUSTRATZAILEA: BRIONY MAY SMITH

ARGITALETXEA: TTARTTALO

SINOPSIA:

Dibulgazio liburua da, naturari buruzko entziklopedia txikien artean sailkatu dezakegu.
Hiztegia ere badu, liburuan azaltzen diren hainbat kontzeptu argitzeko, naturaren ikerketari lotuak gehienak.
Edukiak zazpi ataletan banatuta daude: padurak, ibaiak, itsasoak, basoa,landak, mendi ibilerak eta basoan ikertzaile.




NATURAZ GOZATZEKO ESKULIBURUA bilaketarekin bat datozen irudiak








IZENBURUA: XOMORROPOEMAK ETA BESTE PIZTIA BATZU.

IDAZLEA: Leire Bilbao

Ilustratzailea: Maite Mutuberria

Argitaletxea: Pamiela

SINOPSIA:

Umeak poesiarekin kontaktuan jartzeko liburua. Txiki txikitako kanta, aho-korapiloa eta hitz asmaketekin poesía sortzen dute berez eta natural.




XOMORRO POEMAK bilaketarekin bat datozen irudiak

                                              


IZENBURUA: ZERUA GRIS DAGO

IDAZLEA: LIEBANA GOÑI

ILUSTRATZAILEA :ISAAK MARTINEZ

ARGITALETXEA: PAMIELA

SINOPSIA:

Neska-mutilen arteko laguntasunari buruzko istorioa da,aurreritzi matxistak nabarmen uzten dituen, tonu baikorrean.Herria isil-isilik dago, elurtuta zuri. Bi umeek topo egin dute plazan. Mutilak bestea neska dela ikusterakoan, atsekabetu egiten da. Baina neskak elur-pilota botatzen dio....hasi da jolasa!



zerua gris dago bilaketarekin bat datozen irudiak 





IZENBURUA: ARRAROA

IDAZLEA: AINARA AZPIAZU

ILUSTRATZAILEA: PAUA ESTEVEZ DEL DIEGO

ARGITALETXEA: PAMIELA-KALANDRAKA

SINOPSIA:

Liburuan agertzen den auzkoko bakoitzak bere izaera bitxia du, berezia du.
Estereotipoak  alboratzeko proposamen umoretsua eskaitzen digu eta, aldi berean, irakurleoi gogoeta egiteko aukerahelarazten digu album honek.
Album ilustratua.


 arraroa bilaketarekin bat datozen irudiak





2018(e)ko azaroaren 22(a), osteguna

0-6 URTE

IZENBURUA : NEBA-ARREBAK
IDAZLEA : ROCIO BONILL
ARGITALETXEA: ALGAR
SINOPSIA:
 Askotan gorrotagarriak dira, baina veste batzuetan ezingo ginateke beraiek Gabe bizi! Anai-arreben arteko harremanari buruzko liburu dibertigarria.
Bi ikuspuntuak kontrajartzeko bi azal ditu liburua eta erdian…a ze sorpresa!

                                   

                     https://algareditorial.com/tl_files/libros/portada/9788491421481_04_g.jpg




IZENBURUA: EZ DA KAXA BAT
IDAZLEA: ANTOINETTE  PORTIS
ARGITALETXEA: KALANDRAKA
SINOPSIA:
Kaxa bat horixe besterik ez da... baldin eta ez bada kaxabat.
Ipuin honetako protagonistak horixe erakusten digu, hots, kaxa bat gure irudimenak uzten digun guztia izan ahal dela:  mendi bat, espazio suziri bat...
Bere haurtzaroko bizipenak  birsortuz, egileak aspaldiko baliabide urrien erabilpenaren aldeko  apustua egiten du: jolasteko ia bitartekorik gabe, gauzarik xumeena jostailurik ederrena bilakatu daiteke.

                                                  

IZENBURUA: IRAKUR IEZADAZU IPUIN BAT
IDAZLEA: Carboneill, Benedicte / Derullieux, Michael (il. )
ARGITALETXEA: TTARTALO
SINOPSIA:
«Hara! Aita bat alabari ipuin bat irakurtzen!», dio otsoak. Normalean, hantxe bertan irentsiko zituen, baina orduko hartan, istorioa nola amaitzen zen besterik ez zuen jakin nahi... Irakur iezadazu ipuin bat!
                                                             http://www.ttarttalo.eus/thumbnail.cfm?irudi_izena=9788498436785.jpg&zabalera=198&altuera=250

IZENBURUA: BARRUKO LEHOIA
IDAZLEA: Rachel Bright, eta ilustrazioa Jim Field.
ARGITALETXEA: IBAIZABAL
SINOPSIA:
Txikia izatea ez da beti erraza. Baina Saguk ekin dio bere ORROA aurkitzeko bidaiari. Horrela deskubrituko du izakirik txikienak ere izan dezakeela LEHOI baten bihotza.

                                                             Barruko lehoia

IZENBURUA: BALEA
EGILEAK: FEDERICO FERNÁNDEZ ETA GERMAN GONZÁLEZ
ARGITALETZEA: KALANDRAKA
SINOPSIA:
Akordeoi itxura duen liburu mutu , handi eta luze honetan, zetazeo itxurako tramankulo mekaniko bat topatuko dugu, urpekari itxura duena. Bertan, balearen barrenean, oso pertsonaia bitxiak bizi dira, traje horidun urpekariak diruditenak eta arretaz erreparatzen badiegu, ehundik gora istorio jostagarri gertatzen zaizkiela ikusiko dugu. Arretaz begiratu, eta irudimenaz baliatuz zoragarri pasatzeko liburua da.
Beraz, esan daiteke liburu interaktiboa dugula.

                                                                          http://www.kalandraka.com/fileadmin/images/books/covers/balea-G_01.jpg







IZENBURUA: ILARTXO
IDAZLEA: DAVIDE CALI
ILUSTRATZAILEA: UXOA IÑURRIETA
ARGITALETZEA: IBAIZABAL
SINOPSIA:
Ilartxo da liburu honetako protagonista. Oso txiki jaio zen, baina etxeko babesean txikitasun horretara egokitua aurkitzen zuen dena eta Aurrera egin ahal izan zuen:igerian ikasi, eskalatzen, harien gainean ibiltzen, irakurtzen…Trabak gainditzeko bideak aurki daitezkeela erakusten digu Ilartxok. Gainditzeaz eta ahalegintzeaz dihardu.

                                                          
                                                                       ilartxo-davide cali-9788491062691

IZENBURUA: MAGNOLIA JAUNA
IDAZLEA: QUENTIN BLAKE
ARGITALETXEA: KALANDRAKA
SINOPSIA:
Album ilustratu hau ozenki irakurtzeko liburu aproposa da. Kontakizun errimatua dugu, pertsonia maitagarria bat ardatz duena. Umore nagusi, pertsonaiaren gora-behera txoroak gertatzen dira liburu alai honeta, oin batean bota falta izanagatik gertatuak. Dena aldauko da, ezuztean, paperean bildutako opari bat iristen zaioenean….



IZENBURUA: HASARRE GORRIA
IDAZLEA: MIREILLE  D´ALLANCE
ARGITALETXEA: IKAS
SINOPSIA:
Peiok biziki egun txarra iragana du. Ez du umore onean, eta gainera, aitak erasiatu du. Orduan, Peiok bere baitan sentitu du gauza ikaragarri igaten. Gauza horrek makur handiak egin ditzake…aski goiz ez baldin bada geldiarazten
Hasarre gorria edo “kasketa zer den eta nola baretu álbum ilustratu honetan azaduko zaigu Peiloren eskutik, eta irakurlearen bihotzera zuzenean mintzo da.

HASERRE GORRIA

IZENBURUA: HARTZ TXIKI
IDAZLEA: ELSE HOLMELUND  MINARIK
ILUSTRAZAILEA: MAURICE SENDAK
ARGITATZAILEA: KALANDRAKA
SINOPSIA:
Sei libururuz osatutako sail bateko lehen titulua da.
Lehen obra hau, hartz maitagarri horien egunerako bizitzari buruzko lau ipuin laburrez osatuta dago. Hartz amak, Hatz Txiki zaindu nahian, hotzetatik babesten du, urtebetetze-tarta bat oparitzen dio, adarra jotzen dio ilargira joan nahi duela esaten dioenean eta oso ipuin berezia kontatzen dio lotara joan baino lehen.

                                             http://www.kalandraka.com/fileadmin/images/books/covers/hartz-txiki-Eusk_01.jpg