2017(e)ko otsailaren 6(a), astelehena

3. MAILA




IZENBURUA: LAMIA ETA HARGINA

IDAZLEA: Antton Irusta eta Enrique Morente

PROTAGONISTA: Lamia eta Hargina

LABURPEN TENTAGARRIA: Egun batean Hargin batek lamia bat ikusi zuen. Harginak desioak eskatu zizkion. Pozik ez zegoenez gero eta desio gehiago eskatzen zizkion. Baina horrela ere ez zuen pozik egotea lortzen. Zer gertatuko zaie Lamia eta Harginari?

IRITZIA: Oso dibertigarria da.

IKASLEAREN IZENA ETA GELA: Ane Arrieta Elguero LH 3A

- - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - -



IZENBURUA: GERONIMO STILTON. TERCER VIAJE AL REINO DE LA FANTASÍA

IDAZLEA: Elisabetta Dami

PROTAGONISTA: Geronimo Stilton

LABURPEN TENTAGARRIA: Egun batean Geronimo Stilton lotan zegoen. Amets arraro bat zuen. Dragoi bat bere logelara etorri eta eraman egiten du. Nora eramango ote du? Zer gertatuko ote da?

IRITZIA: Oso dibertigarria da. Usainak ditu eta barregarria da.

IKASLEAREN IZENA ETA GELA: Adei Garmendia Goikoetxea LH 3A

- - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - 



IZENBURUA: MARKEL GELAZIKIN

IDAZLEA: Leire Bilbao eta Eider Eibar

PROTAGONISTA: Markel

LABURPEN TENTAGARRIA:
- Markel, zer esan dizut?!
- Zer?
- Zer esan dizut orain dela bost minutu? Zer orain dela ordubete? Zer atzo? Zer herenegun?
- Zer ama?
- Zure logela txukuntzeko, txerri-korta bat dirudi eta! Aditu?!
- Bai, ama.
- Horixe bera erantzun zenidan orain dela astebete eta ez dut logela garbiago antzeman.
Zer gertatuko da?


IRITZIA: Polita eta dibertigarria izan da.

IKASLEAREN IZENA ETA GELA: Xabin Ugarte Arizabaleta LH 3A



- - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - 





IZENBURUA: EUSKALDUN BAT MARTEN

IDAZLEA: Iñaki Zubeldia

PROTAGONISTA: Unai.

LABURPEN TENTAGARRIA: Zarauzko kai txikian haurrak jolasean eta igerian zebiltzan. Arratsalde baketsu hartan, bat-batean, soinu berezi bat entzun zen Santa Barbara mendi aldean. Geroxeago, argi bat jaitsi zen goitik behera. Orduan umeak hurbildu ziren. Zer gertatuko ote da gero?

IRITZIA: Polita eta dibertigarria izan da.

IKASLEAREN IZENA ETA GELA: Uxue Montalvo Ruiz de Eguino LH 3B



- - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - 




IZENBURUA: HARRY POTTER ETA SORGIN HARRIA

IDAZLEA: J.K.Rowlling

PROTAGONISTA: Harry Potter.

LABURPEN TENTAGARRIA: Harry Potter bere osaba eta izebarekin bizi zen. Bakarrik eta triste sentitzen zen, inork ez zuelako maite etxe hartan. 11 urte pasatu ziren eta bat-batean eskutitz pila batek hegan egin zuten, Harryk eskutitz bat jaso zuen, Hogwarts eskolara eramango ziona eta bizitza aldatuko ziona. Magoa zela konturatu zen. Zer gertatuko ote da?

IRITZIA: Abenturak maite badituzue, liburu hau irakurtzea gomendatzen dizuet.

IKASLEAREN IZENA ETA GELA: Marcos Uralde LH 3B.