2018(e)ko azaroaren 27(a), asteartea

8-10 BITARTEKO UMEENTZAT

IZENBURUA: MARTIN

IDAZLEA: ALAINE AGIRRE

ILUSTRATZAILEA: MAITE GURRUTXAGA

ARGITALETXEA: ELKAR

SINOPSIA:

Martin desberdina da, arraroa, berezia. Askoren iritziz, behintzat. Narratzaileak ere bere burua berezitzat dauka, arraroa eta desberdina sentitzen da.  Agian gehienak ez bezala Martin miresten duelako da berezia; Martinen lagun-mina delako; iruditzen zaizkiolako Martin ez dela desberdina gauza arraroak egiten dituelako, baizik eta gauza miresgarriak egiten dituelako. Horregaitik, oso triste jartzen da Martin eskola berezi batera  eramaten dutenean.



MARTIN LIBURUA bilaketarekin bat datozen irudiak 






IZENBURUA: KLARISA UME DESAGERTUAREN KASUA

IDAZLEA: ARRATE EGAÑA

ILUSTRATZAILEA: MARI MAR AGUIRRE

ARGITALETXEA: EREIN

SINOPSIA:

Misterio eta suspense saga.
Detektibe ospetsua da Klarisa Andrea, eta desagerpen kasuetan eskarmentu handia du.
Samadi, 3 koloreko katemea, berarekin eramaten du beti.
Emozio, umore, intriga eta misterioa topa dezakegu liburu honeta, ondo pasatzeko errezeta ezin hobea.

KLARISA UME DESAGERTUAREN KASUA bilaketarekin bat datozen irudiak 






IZENBURUA: HAIZEAK HITZ, HITZAK HAIZE

IDAZLEA: ANTTON KAZABON

ILUSTRATZAILEA: JOKIN MITXELENA

ARGITALETXEA: IBAIZABAL

SINOPSIA:

Ba al dakizue nola sortu ziren lehen belartxoak? Eta lehenengo zuhaitzak? Eta aurren aurreneko xomorroak? Eta animali handiagoak? Ba al dakizue nundik gatozen? Nola sortu zen mundua?.
Munduaren sorreraren inguruko kontakizuna da, narrazio eta poesia bitartez osaturiko liburu honek gordetzen duena.




HAIZEAK HITZ, HITZAK HAIZE bilaketarekin bat datozen irudiak





IZENBURUA: IXON

IDAZLEA: ANA JAKA

ILUSTRATZAILEA: ALEX ORBE FERREIRO

ARGITALETXEA: ELKAR

SINOPSIA:

Jon du benetan izena, baina Ixon deitzen diote beti isilik egoten delako, halako batean hitz egitea ere ahaztu duen arte. Etxetik joango da orduan, eta aventura harrigarriak ezagutuko ditu gero, basoan topatzen dituen rock musikari batzuen eskutik.



IXON LIBRUA bilaketarekin bat datozen irudiak








iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina