2018(e)ko azaroaren 22(a), osteguna

0-6 URTE

IZENBURUA : NEBA-ARREBAK
IDAZLEA : ROCIO BONILL
ARGITALETXEA: ALGAR
SINOPSIA:
 Askotan gorrotagarriak dira, baina veste batzuetan ezingo ginateke beraiek Gabe bizi! Anai-arreben arteko harremanari buruzko liburu dibertigarria.
Bi ikuspuntuak kontrajartzeko bi azal ditu liburua eta erdian…a ze sorpresa!

                                   

                     https://algareditorial.com/tl_files/libros/portada/9788491421481_04_g.jpg




IZENBURUA: EZ DA KAXA BAT
IDAZLEA: ANTOINETTE  PORTIS
ARGITALETXEA: KALANDRAKA
SINOPSIA:
Kaxa bat horixe besterik ez da... baldin eta ez bada kaxabat.
Ipuin honetako protagonistak horixe erakusten digu, hots, kaxa bat gure irudimenak uzten digun guztia izan ahal dela:  mendi bat, espazio suziri bat...
Bere haurtzaroko bizipenak  birsortuz, egileak aspaldiko baliabide urrien erabilpenaren aldeko  apustua egiten du: jolasteko ia bitartekorik gabe, gauzarik xumeena jostailurik ederrena bilakatu daiteke.

                                                  

IZENBURUA: IRAKUR IEZADAZU IPUIN BAT
IDAZLEA: Carboneill, Benedicte / Derullieux, Michael (il. )
ARGITALETXEA: TTARTALO
SINOPSIA:
«Hara! Aita bat alabari ipuin bat irakurtzen!», dio otsoak. Normalean, hantxe bertan irentsiko zituen, baina orduko hartan, istorioa nola amaitzen zen besterik ez zuen jakin nahi... Irakur iezadazu ipuin bat!
                                                             http://www.ttarttalo.eus/thumbnail.cfm?irudi_izena=9788498436785.jpg&zabalera=198&altuera=250

IZENBURUA: BARRUKO LEHOIA
IDAZLEA: Rachel Bright, eta ilustrazioa Jim Field.
ARGITALETXEA: IBAIZABAL
SINOPSIA:
Txikia izatea ez da beti erraza. Baina Saguk ekin dio bere ORROA aurkitzeko bidaiari. Horrela deskubrituko du izakirik txikienak ere izan dezakeela LEHOI baten bihotza.

                                                             Barruko lehoia

IZENBURUA: BALEA
EGILEAK: FEDERICO FERNÁNDEZ ETA GERMAN GONZÁLEZ
ARGITALETZEA: KALANDRAKA
SINOPSIA:
Akordeoi itxura duen liburu mutu , handi eta luze honetan, zetazeo itxurako tramankulo mekaniko bat topatuko dugu, urpekari itxura duena. Bertan, balearen barrenean, oso pertsonaia bitxiak bizi dira, traje horidun urpekariak diruditenak eta arretaz erreparatzen badiegu, ehundik gora istorio jostagarri gertatzen zaizkiela ikusiko dugu. Arretaz begiratu, eta irudimenaz baliatuz zoragarri pasatzeko liburua da.
Beraz, esan daiteke liburu interaktiboa dugula.

                                                                          http://www.kalandraka.com/fileadmin/images/books/covers/balea-G_01.jpg







IZENBURUA: ILARTXO
IDAZLEA: DAVIDE CALI
ILUSTRATZAILEA: UXOA IÑURRIETA
ARGITALETZEA: IBAIZABAL
SINOPSIA:
Ilartxo da liburu honetako protagonista. Oso txiki jaio zen, baina etxeko babesean txikitasun horretara egokitua aurkitzen zuen dena eta Aurrera egin ahal izan zuen:igerian ikasi, eskalatzen, harien gainean ibiltzen, irakurtzen…Trabak gainditzeko bideak aurki daitezkeela erakusten digu Ilartxok. Gainditzeaz eta ahalegintzeaz dihardu.

                                                          
                                                                       ilartxo-davide cali-9788491062691

IZENBURUA: MAGNOLIA JAUNA
IDAZLEA: QUENTIN BLAKE
ARGITALETXEA: KALANDRAKA
SINOPSIA:
Album ilustratu hau ozenki irakurtzeko liburu aproposa da. Kontakizun errimatua dugu, pertsonia maitagarria bat ardatz duena. Umore nagusi, pertsonaiaren gora-behera txoroak gertatzen dira liburu alai honeta, oin batean bota falta izanagatik gertatuak. Dena aldauko da, ezuztean, paperean bildutako opari bat iristen zaioenean….



IZENBURUA: HASARRE GORRIA
IDAZLEA: MIREILLE  D´ALLANCE
ARGITALETXEA: IKAS
SINOPSIA:
Peiok biziki egun txarra iragana du. Ez du umore onean, eta gainera, aitak erasiatu du. Orduan, Peiok bere baitan sentitu du gauza ikaragarri igaten. Gauza horrek makur handiak egin ditzake…aski goiz ez baldin bada geldiarazten
Hasarre gorria edo “kasketa zer den eta nola baretu álbum ilustratu honetan azaduko zaigu Peiloren eskutik, eta irakurlearen bihotzera zuzenean mintzo da.

HASERRE GORRIA

IZENBURUA: HARTZ TXIKI
IDAZLEA: ELSE HOLMELUND  MINARIK
ILUSTRAZAILEA: MAURICE SENDAK
ARGITATZAILEA: KALANDRAKA
SINOPSIA:
Sei libururuz osatutako sail bateko lehen titulua da.
Lehen obra hau, hartz maitagarri horien egunerako bizitzari buruzko lau ipuin laburrez osatuta dago. Hartz amak, Hatz Txiki zaindu nahian, hotzetatik babesten du, urtebetetze-tarta bat oparitzen dio, adarra jotzen dio ilargira joan nahi duela esaten dioenean eta oso ipuin berezia kontatzen dio lotara joan baino lehen.

                                             http://www.kalandraka.com/fileadmin/images/books/covers/hartz-txiki-Eusk_01.jpg

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina